XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kautxu-izuneko osintxoa, 19 milloi litrotik gora jaso lezakena.

Zer dala-ta ori?.

Zera dala-ta: Lurra oso zulotsua izaki, eta erortzen dan ura, bertan oso bera sartzen, itxasoaren eiñ berdiñeraño eta berago.

Orregatik, edoski-bozalen bidez lurpetik ateratzen dan urak, itxas-gatzen kutsadura edukitzen omen du sarri.

Ur-kopuru aundiak lortu daitezke lurralde ontan, baiñan lurrak iruntsi baño leen, ur oiek jasotzen baldin ba`dira.

Ur-uzta egitea ez da atzo goizeko asmakizuna.

Burni-ori edo borontze-aroan orain 4.000 urte inguru nekazariak ba-zekiten mendi egatzetako arriak kendu eta urari bide-ematen.

Ortarako, egietan beera eta zearka, bide xiorrak ebakitzen zizkioten urari, goi-aldetakoa artu eta beragaz, beerago zeuden lurrak bustitzeko.

IsraeI`en, Negeb deritzan basamortuan orrela egin oi zuten, ale-soroak ezkotzeko.

Lurralde ontan, 10 neurkin-eunen edo zentimetro euri-ur besterik ez da erortzen, bataz-beste, urteoro.

Ipar-Amerika`n bertan eta beste lurralde legor askotan, teillatuko ura jaso izan dute beti, gizaaldi ontako aurrerapenak etorri diran arte, au da, erri ta urietan ur-zulo orokorrak, eta baso-errietan, tximist indarrezko edoski-bozalak agertu diran arte, bai ura biltzeko eta bai lurpetik ateratzeko.